EGITURA

Gaur egun, oraindik frontoi hau ikusteko eta bertan jokatzeko aukera dago, Berueteko plazako ostatuko arkupean dago eta oraindik ostatua txoko bezala erabiltzen denez frontoia erabilgarria da. Horregatik, frontoiari eta ostatuari argazkiak egiteko aukera izan dugu.


Frontoi honetan, oraingo frontoietan bezala esker hormaz aritzen zen. Baina baita ere eskumako pareta eta zutabeak baditu eta partidua interesgarriagoa izan daiteke. Ikusten dugun bezala, frontoi hau oso txikia da, sabaiak altuera gutxi dauka, ez dakigu zehazki zenbat baina bakarrik esan dezakegu konprobatua dagoenez 1,80ko altuera duen pertsona batek salto batekin ukitu dezakeela(3metro gutxi gorabehera). Frontoiak luzerari dagokionez, 5 zenbakiraino heltzen da baina sabaiak altuera gutxi duenez pilota gehienbat zuzen joan behar da eta ez parabola eginez zeren eta oso erraz sabaia jotzen du eta horregatik atzeraino ez da heltzen.

Elkarrizketan esan diguten bezala, larunbata arratsaldeetan eta igandeetan meza ondorengo bermutean jokatzen zen eta ikusleak ostatuko zutabe ondoetan jartzen ziren partidua ikusteko. Zutabe hauen artean ez da ikusle asko sartzen eta bermutean jende asko egoten zenez denek ez zuten partidua ikusten eta holako txandakatze moduko bat egiten zen denek partidua ikusteko aukera edukitzeko.

Egiturari dagokionez, argazkietan ikusi daitekeen bezalaxe, frontoi txiki honek, ezkerreko pareta luzea, eskumako pareta oso txiki bat, zutabeak eskuinaldean,  errebotean lehiotxo bat etafrontisa eta sabaia oso altuera gutxikoa duenaz osatua dago. Sabaia oso baxua denez, aurreko koadroetan jokatzen da eta oso tanto biziak eta arinak izaten dira. Tantorik ikusgarrienak 1, 2 eta 3 koadroen artean egiten ziren, 3 paretak, ostatuko atera bota, zutabea jo… eta tanto ezberdinak egiteko aukerak daude, joko ekintzen atalean hobeto ulertuko duzue bideo eta azalpen txiki batekin.

Elkarrizketan esan diguten bezala, larunbata arratsaldeetan eta igandeetan meza ondorengo bermutean jokatzen zen eta ikusleak ostatuko zutabe ondoetan jartzen ziren partidua ikusteko. Zutabe hauen artean ez da ikusle asko sartzen eta bermutean jende asko egoten zenez denek ez zuten partidua ikusten eta holako txandakatze moduko bat egiten zen denek partidua ikusteko aukera edukitzeko.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina