JOKO EKINTZAK: BIDEOAK


JOKO - EKINTZAK

-          Frontoi hau, egituran esan den bezala, zertxobait higatua dago denboraren poderioz, horregatik, tanto arraro asko  suertatzen dira jokalariaren faborean koskak direla eta.  Hala ere, denak ez dira tantoa egin duenaren honerako, adibidez hurrengo bideoan ikusten den bezala sake batean koska bati eman eta kanpora atera da zuzenean (gure kalterako):


-          Sakearekin hasi garenez, bertatik hasiera emango diogu joko ekintzaren zatiari. Sakea 2. Zenbaki edo koadrotik 2.enera da eta ez da pasarik egoten(ikus. Sakearen bideoa).
· SAKEAREN BIDEOA:
Honek sakatzaileari abantaila ematen dio sabaiaren altuera txikia den arren (3m ko altuera besterik ez dauka), frontoiko kantxa osoa dauka eta sakearekin tantoa egiteko. Gure elkarrizketatuak esan zigun bezala, gainera, ostatuko ateari ematean (botez nahiz airean) tanto zuzena da sakatzailearentzat, beraz, gutxi gora behera honako hau litzateke sake egoera partidu batean:

  


Borobil gorria: sakatzailea                    Borobil urdina: sakatzailearen bikotea
Triangelu berdeak: errestatzaileak                      Marra horia: ostatuaren atea

JOKALDIAK:

-          Arkupe honen egitura ez-ohikoa dela eta, tantoak gauzatzeko era ugari daude, besteak beste:
o   Ezkerrezko hiru pareta: Eskuineko pareta zatiaz baliatuta ezkerrez naiz eskuinez (ezkerrez bideoan) engaina daiteke aurkaria tantoa lortuz.

o   Eskuinezko bi pareta: hormabiko klasikoa bezalakoa da, bi eskuekin egin daiteke (bideoan eskuinez), aurkaria zabalerantz bidaltzen da tantoa lortzeko edo angeluak irekitzeko.
o   Ostatuaren ateari ematea: jokaldi hau tantoa gauzatzen ari den bitartean ere airez nahiz botean izan daiteke.
-          Tantoa galtzeko pilotakada bat, adibidez, kontrakantxa edo sabaiari jotzea izaten da, eskupilota tradizionalaren antzera.
               




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina