Berueteko ostatupeko frontoiari buruz, hainbat informazio, datu dibertigarri eta interesgarri jaso
ditugu.
Orain dela urte asko, gaur egun Berueteko ostatua dena lehen
araneko eta herriko kartzela izan zen, argazkian ikusten den bezala (frontoiaren herena estalirik zegoen zati hori aipatutako espetxea baitzen). Baina paretak bota zituztenetik frontoi
bezala erabili ohi da gaur egun arte. Eraikina berriz ostatu bezala erabiltzen
da.
Ostatupeko frontoi hau, herriko erdigunean, bihotzean dago.
Bertara sartzeko aurretik herriko plaza zeharkatu behar delako, ondoan daukagun
argazkian ikus daitekeen bezala.
Jaso dugun informazioari esker badakigu, frontoi honetan, ez
direla jokatu txapelketa ofizialik. Baina, larunbata arratsaldeetan, igandeetan meza ondoren eta bermuaren ostean,
giro polita sortzen zen herriko plazan eta partidu ederrak jokatzen zituzten
herrikoen artean. Jokatzen zuten jokamoldea, betidanik eta bakarra eskuz izan
da. Buruz buruko edo binakako partiduak
jolasten zituzten. Frontoi honetan esku pilotara jokatzeaz gain, musika eta dantza ere jarri egiten zen, herriko festak urrian zirenean (euria zela eta). Orain ordea abuztuan direnez, oro har ez da arazorik egoten plazan musika jartzeko.
Gorago aipatu dudan bezala, gaur egun ere esku pilotara jokatzen jarraitu egiten da, baina frontoi
honen erabilgarritasuna jaitsi dela esan dezakegu. Erabilgarritasun honen jaitsieraren eragina
oro har, 2001-an frontoi handi bat
eraiki zutelako izan da Berueteko herrian. Jadanik, honek ez du esan nahi
jokatzen ez denik. Ostatupeko frontoi honek bere xarma, zailtasuna duelako, oso
dibertigarria egiten da bertan jokatzea. Guztiz desberdina delako bertan
jokatzea frontoi berriaren aldean. Lehenik eta behin, espazioaren aldetik oso
desberdinak direlako. Beraz ezin da berdin jokatu bi frontoietan. Modu batez
esateko, frontoi txiki honetan, zentzumen guztiak ongi aktibatuak egon behar dira, zakurkeriarekin, jokatu
behar da eta jokaldi ederrak egiteko aukera dagoelako, honek
dibertigarriagoa izatea egiten du.


Guk dakigunez, oso apustu gutxi egin dira herrian (ikus elkarrizketak). Horietarik bat, elkarrizketan esaten dugun bezalaxe, Joxe Migel Arrizabalaga eta Juan Mari Etxarriren artekoa izan zen 1981. urtean, Joxe Migelek bi behi eta Juan Marik lau ardi jokatu egin zituen, azkenean Juan Marirentzat izan zen erronka Bi partiduak juxtuan irabaziz.
Apustu honetaz gain, anekdota txiki bat ere ezagutzen dugu arkupe
edo karrape honekin zerikusia duena. Honela kontatu zigun herriko mutil batek: Anekdota bat bai, gu asko ibiltzen gara
Leitzan parrandan eta horrela, eta duela urte pare bat edo han kalean geundela
Abel Barriolarekin juntatu ginen eta hitz egiten ari ginela gure koadrilako
batek desafioa bota zion karrapen eta Barriolak onartu egin zuen. Bana bueno oraindik
hor dago jokatu gabe, badakizu mozkor kontuk.
Dakigunez, ez da inoiz pilotari profesional bat bertan jokatu. Beraz,
aipatutako desafioa noizbait jokatzen bada, Abel Barriola izango da lehen
pilotari profesionala bertan jokatzen duena.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina