Herrira joan ginenean bi elkarrizketa egin genituen: Andoni Iribarren Etxarrirekin (bertako gazte bat) eta Berueteko kontzejalekin. Hauekin batera Iñaki Arangoarekin (Berueteko guraso batekin) ere hitz egin genuen. Honako hauek izan ziren elkarrizketak:
ANDONI: Beruete 2013/11/20
1.- Zure gurasoak txikiak zirenean txapelketa ofizialen
bat egiten al zen?
Ba
txapelketa ofizialik ez, baina larunbata arratsaldeetan eta igandeetan meza
ondorengo bermutean giro polita eta partidu ederrak jokatzen ziren denbora pasa
moduan eta ez ofizialtasunarekin.
2.-Ba
al dakizu noiztik jokatzen den frontoi horretan pilotan?
Ba
egia esan ez daki, baina duela urte mordoxka bat jokatzen izango da bai.
3.-Oraindik ere denbora pasa gisa erabili ohi da frontoia?
Bai
bai, beste frontoi bat egin zuten 2001. Urtean baina ostatuko karrapen oraindik
ere bere xarma badauka. Frontoia baino entretenituagoa da,teknika gehiago behar
da eta zakurkeri pixka bat izan ez gero jokaldi ederrak egin daitezke.
4.-
Eskuz bakarrik jokatzen al zen?
Bai eskuz
bakarrik.
5.-
Pilotaz gain beste jardueraren bat egiten al zen frontoi horretan?
Pilotaz
gain?ba kirolarik ezetz uste dut. Hasiera batean herriko kartzela zen, bi zelda
txiki zituen eta gero paretak pota eta pilotaleku bezala ibili izan da beti.
Bertan plaza dago eta han bai aizkora apustuak eta herri kirolak egiten ziren.
6.-Noizbait
apusturen bat egin al zen historian zehar? Adibidez: norbaiten behi bat bere
astoarengatik partidu batean jokatzea.
Ba bai, igandero meza ondoren apostu bat egoten zen. Partidu batean, galtzen ateratzen zena bermuta ordaindu behar zien plazan zeuden ikusle guztiei eta hauek askotan eskutik lotuta edo oinhutsik jokatzen zuten. Berutarren erokeriak... jeje
7.- Frontoiarekin
erlazionatuta dagoen anekdotaren bat ba al dakizu?
Anekdota
bat bai, gu asko ibiltzen gara Leitzan parrandan eta horrela, eta duela urte
pare bat edo han kalean geundela Abel Barriolarekin juntatu ginen eta hitz
egiten ari ginela gure koadrilako batek desafioa bota zion karrapen eta
Barriolak onartu egin zuen. Baina bueno oraindik hor dago jokatu gabe, badakizu
mozkor kontuk.
8.-Pilotari
ospetsurik egon al da noizbait historian zehar?
Ba
pilotari ospetsuren bat bai, baina jokatzen ez dakit ordea,gauean herriko pestetan
dantzan edo… Aritz Bejino adibidez.
BERUETEKO KONTZEJALAK:Beruete, 2013/11/20
1.- Zure gurasoak txikiak zirenean txapelketa ofizialen bat egiten al zen?
Ba.. printzipioz txapelketa ofizialik ez zela ospatzen diote, baina hori bai, 50. generazioko pertsonek esan ziguten karrapea gazteen topagunea zela eta igandero meza ondoren, pelota partiduak egiten zirela. Zenbat partidu...
2.-Ba al dakizu noiztik jokatzen den frontoi horretan pilotan?
Uff, ba konkretuki ez baina ostatuak 100 urte baino gehiago dituela behintzat badakigu beraz karrapeak ere hortxe hortxe egon behar du seguru.
3.-Oraindik ere denbora pasa gisa erabili ohi da frontoia?
Ba beno, noizbehinka jokatuko dute baina askorik ez, 2000. urtean frontoi berria egin zen eta... badakizu, handienera joan behar. Azkenak jokatzen gu izan ginela uste dut.
4.- Eskuz bakarrik jokatzen al zen?
Ba bai, eskuz banaka, binaka eta puntura (primi)
5.- Pilotaz gain beste jardueraren bat egiten al zen frontoi horretan?
Pilotaz gain ez zen askorik egiten baina festak urrian zirenean, euria dela eta dantzak eta musika bertan izaten ziren.
6.-Noizbait apusturen bat egin al zen historian zehar? Adibidez: norbaiten behi bat bere astoarengatik partidu batean jokatzea.
Ba guk dakigunez ez baina, edozein herritarri galdetuz gero seguruenik baietz esango dizula..
7.-Pilotari ospetsurik egon al da noizbait historian zehar?
Ba Julian Retegui handiak, Berueten familia zeukanez goiz ugari pasa izan ditu gure karrapean jokatzen. Baita Kuko Zigandak ere (Osasunako Entrenatzaile ohia) bere partidu mordoxka jokatu ditu herriko haurren aurka.
IÑAKI ARANGOA:Beruete, 2013/11/20
Beno nik apostuei buruz zerbait badakit. Zehazki ez dakit noiz baina bi pertsonen artean bi ardi jokatu ziren. Beste bat 1981. Joxe Migel Arrizabalaga eta Juan Mari Etxarriren artekoa izan zen, Joxe Migelen bi behi, Juan Mariren lau ardiren aurka jokatu egin zituzten. Desafioa bi partiduetan oinarritu zen, bakoitza 15 tantoetara izan zen eta enpatea izateko kasuan azken partidu bat jokatuko litzateke. Azkenean Juan Marirentzat izan zen apustua bi partiduak juxtu-juxtu irabazi baitzituen 15-12 eta 15-14, horrela bi behiak berarentzat izan ziren.
IÑAKI ARANGOA:Beruete, 2013/11/20
Beno nik apostuei buruz zerbait badakit. Zehazki ez dakit noiz baina bi pertsonen artean bi ardi jokatu ziren. Beste bat 1981. Joxe Migel Arrizabalaga eta Juan Mari Etxarriren artekoa izan zen, Joxe Migelen bi behi, Juan Mariren lau ardiren aurka jokatu egin zituzten. Desafioa bi partiduetan oinarritu zen, bakoitza 15 tantoetara izan zen eta enpatea izateko kasuan azken partidu bat jokatuko litzateke. Azkenean Juan Marirentzat izan zen apustua bi partiduak juxtu-juxtu irabazi baitzituen 15-12 eta 15-14, horrela bi behiak berarentzat izan ziren.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina